ESKOLA TXIKIAK. Etxetik lanean aritzeko proposamenak.

 

Webgunean atal berri bat gehitzea pentsatu dugu bizi dugun ez ohiko egoerari aurre egiteko. Jarraian, Euskadiko Eskola Txikietako maisu maistren kolaborazioari esker, ikasleentzat interesgarriak iruditzen zaizkigun proposamenak jartzen joango gara, ikasleek, ahal duten neurrian, euren etxeetatik proposatutako ekintzak egin ditzaten. 

Gure izaera propioari eutsiz jarraituko dugu proposamen hauek biltzatzen: adin aniztasunean jardutea bultzatuz, beraz, etxeko txikiak elkarrekin aritzeko asmoarekin pentsatuko dugu, txikitasuna aprobetxatuz, ahal den moduan, gertutasunaren beste kontzeptu bat aurkitzen ahalegindu beharko dugulako, eta landa eremura ateratzea komeni ez denez, landa eremukoa gure etxeetara nola ekarri dezakegun pentsatuz.

Web orriak