ESKOLA TXIKIAK. Etxetik lanean aritzeko proposamenak.

 

Webgunean atal berri bat gehitzea pentsatu dugu bizi dugun ez ohiko egoerari aurre egiteko. Jarraian, Euskadiko Eskola Txikietako maisu maistren kolaborazioari esker, ikasleentzat interesgarriak iruditzen zaizkigun proposamenak jartzen joango gara, ikasleek, ahal duten neurrian, euren etxeetatik proposatutako ekintzak egin ditzaten. 

Gure izaera propioari eutsiz jarraituko dugu proposamen hauek biltzatzen: adin aniztasunean jardutea bultzatuz, beraz, etxeko txikiak elkarrekin aritzeko asmoarekin pentsatuko dugu, txikitasuna aprobetxatuz, ahal den moduan, gertutasunaren beste kontzeptu bat aurkitzen ahalegindu beharko dugulako, eta landa eremura ateratzea komeni ez denez, landa eremukoa gure etxeetara nola ekarri dezakegun pentsatuz.

Geografia eta gizartea

Euskal Herriari buruzko lanketa

EEsteka bat gehitu dugu Euskal Herriari buruz ikasten lagunguko dizuen aplikazio bat deskargatu ahal izateko. Esteka horretatik karpeta konprimitu bat deskargatuko duzue, ondoren deskonprimitu egin beharko duzue, eta bertan agertzen zaizuen programak jolasteko eta ikasteko auekra emango dizue. Etxeko zaharrenentzat interesgarria. 

Deskargatu

Euskal Herria

 

 

 

Mapa interaktikoak

Ondoko web orri honetan Estatu Espainiarreko mapa interaktiboak aurkituko dituzue, nabigatu ahal izateko, etxeko haurrek ezagutu ahal izan dezaten, etxetik irten gabe ezagutu daitekeen neurrian. 

 

Espainiako mapak

Europako hiriburuak

Beste honetan, berriz, Europako hiriburuak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango duzue. Egungo osasun krisiari buruzko hainbeste albiste diren momentu honetan interesgarria izan daiteke bertan nabigatzea. 

 

Europako hiriburuak

Munduko atlasa

Beste honetan, berriz, Munduaren berri jasotzeko eta ikasteko aukera izan dezakegu. Kontinentez kontinente geroz eta eremu txikiagoetan sartzeko aukera emango digu web aplikazio interaktibo honek. 

Munduko atlasa

Web orriak

Txikipedian geografiako gaiak

Txikipediaren historiari buruzko gaiak

Txikipedian gizarte gaiak