Jangela zerbitzua
2018-2019 ikasturteko irailaren 7an hasi da jangela zerbitzua eta ikastetxeak berak kudeatuko du.
Betebeharreko baldintzak:
1. Ikaslea, aldez aurretik jakitun bada jangela erabili behar duela edo ez duela erabili behar, jangela arduradunari abisua pasako dio gutxienez egun bat lehenago arratsaldeko 14:00 baino lehen. Telefono zenbakia 943-652417 da
2. 2018-2019 ikasturtean aplikatuko diren kuotak:
- Ohiko balkazkideak: 4,60€/menua
- Garraiatuak: 3,30€/menua
- Noizbehinkakoak: 5,20€/menua
Ohiko bazkalkide gisa izateko ikaslea 8 hilabetetan zehar eta astean 4 edo 5 egunetan geratu beharko da jangelan eta urriak 15 baino lehen eskolari adierazi beharko zaio. Epe honetatik aurreragoko jangelako erabiltzaile guztiak noizbehinkakoak izango dira nahiz eta aste guztian jangela zerbitzua erabili, eta bestelako egoerak ere noizbehinkako bazkalkide gisa ulertzen dira.
3. Irteeretan egunetan jangelako erabiltzaileek piknika dute.
Gutxienez 4 egunetako hutsegite egoeratan eta bazkaria eskatu baino lehen abisatu ezkero : gaixoalditan, eskolara etortzen ez denetan… Eta Greba egunean MENUA %50 kobratzen zaie.
*Urriak 15 baino lehen (bezperan abisatzen bada 14:00 baino lehen egun horretako bazkaria ez da kobratuko.
4. Helbideraketa: hilabeteko 10.egun inguruan egingo da kobraketa. Itzulketa egoeratan bankuek komisioa kobratzen dutenez kontuz!! Komisio hori zuen kontu izango da eta
5. Beka eskatzen dutenei kobratuko zaie eman zaien edo ez jakin arte eta beka eman ezkero aurretik ordaindutako dirua bueltatuko zaie eta ondorengo hilabeteetan ez zaie kobratuko.
6. Ikasturteko menua jangelako erabiltzaileak diren ikasleei eskura emango zaie.
7.Ikasleren batek alergiarik edo intolerantziarik balu, jangelako arduradunari edota zuzendaritzari lehen bait lehen adierazi behar dio.
Bestalde, jangela noizbehinka erabili nahi izan ezkero, bezperan 14:00ak baino lehen abisatu beharko duzue.