Jangela zerbitzua:
Aizarnako Eskolak jantoki zerbitzua eskaintzen du, Hezkuntza Saileko kudeaketa zuzeneko jantokien barruan. Honek bere prozedura eta gestio eredua du.
Menuak AUSOLAN enpresak eskaintzen ditu. Eguneroko otorduak beroan etortzen zaizkigu. Garraiolariak goizean ekarri eta officeko langileak labe beroan sartzen ditu bazkal ordura arte.
Ikasleak bazkaltzera 12:30an etortzen dira, txanda bakarrean. Bazkaldu ondoren begiralearekin jolas garaia izaten dute arratsaldeko eskola orduak hasi arte, 14:00 arte.
Ohiko bazkaltiarrak urtez urte kopurua aldatzen baldin bada ere, 6-10 ikasleren inguruan ibiltzen da. 2017-18 ikasturtean ohiko 5 ikasle ditugu. Tarteka gelditzen dira beste batzuk.
AUSOLANek kontratatzen du begirale eta officeko lanak egiten dituen pertsona. Gure eskolan pertsona bakarrak egiten ditu bi lanak.
Hezkuntza sailak diruz finantzatzen du jangela. Hiru ordainketa aldi egiten ditu ikasturtean zehar. Gurasoek ordaintzen dute bazkariari dagokion gainerako zatia, hezkuntzak ezarritako prezio eta baldintzetan. Aurtengoak iazkoak bezalaxe honako hauek dira:
- Ohiko bazkaltiar garraiatuak → 3,30 €/eguneko
- Ohiko bazkaltiarrak → 4,60 €/eguneko
- Ez ohiko bazkaltiarrak → 5,20 €/eguneko