Gipuzkoako Eskola Txikietako Zuzendarien Topaketa egin da azaroaren 23an

Gipuzkoako Eskola Txikien arteko harremanak sendotzeko eta elkarrekin ditugun esperientziak trukatu ahal izateko, Lasarteko Berritzegunean Gipuzkoako Eskola Txikietako Zuzendarien Topaketa antolatu genuen azaroaren 23an. Etorkizunean Eskola Txikietako proiektuak sendotzeko ahalegina eta proposamenen lanketa egin genuen hasierako tartean.

Ondoren, hiru esperientzia desberdin elkartrukatzeko tartea hartu genuen: Irratia eskolan (Berrobiko, Adunako eta Aizarnako eskolen eskutik), Baso eskola (Alkizako eskolaren eskutik) eta Yoga eskolan (Zeraingo, Itsasondoko eta Ezkioko eskoletan Lorea Perearen eskutik).