Aurre matrikulazio aldia Eskola Txikietan

Urtarrilaren 18tik 29ra bitartekoa izango da 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea. Haur eta Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko egutegi komun bat ezartzen da eta ondokoa izango da egutegi hori: 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:  urtarrilaren 18tik 29ra,  aukeratutako lehenengo eskolan bertan edo online egin daiteke
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 16a.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 9a.
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 16ra arte.
  • Eskabidean atzera egitea: martxoaren 16ra arte.
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 23a.
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: martxoaren 26a.
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 23ra arte.
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 17ra arte.

 

Gauza jakina da dagoeneko matrikulatuta dauden pertsonek ez dutela onartzeko eskaerarik egin beharko eta automatikoki bermatuko dela ikastetxe bereko etapa edo maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea. 

 

Beste alde batetik, Eskola Txikietako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 1go mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra bada, horrek, ordea, ez du esan nahi onartzeko eskaerarik aurkeztu ezin denik ibilbide eskolarrean dagokion institutua ez den beste batean matrikula egin nahi badu. 

 

Informazio gehiago eskoletan bertan izango duzue, eta baita ondoko esteketan ere: 

Agindua, 2020ko abenduaren 15ekoa 

Hezkuntza Sailaren web orrian

 

Hauek dira Eusko Autonomi Erkidegoko Eskola Txikiak: 

https://sites.google.com/berritzegunenagusia.eus/zeindiraeskolatxikiak/orri-nagusia