Hartu emanak eremu digitaletan

Eskola Txikien arteko hartu emanak ondo baloratutako ekintzak izan dira urteetan zehar. Bizi dugun egoerak ordea, erabat baldintzatu du Eskola Txiki ezberdinen arteko hartu emanak sortzeko bidea. Hori dela eta, eta bizi dugun egoera honetatik ere ikasteko aukera aprobetxatzeko, eremu digitaletan sor daitezkeen interakzio guneekin hainbat proba egin nahi dira datozen asteetan Eskola Txiki batzuen artean. 

 

Oraingoz, 4 ostiraletan zehar ondoko ekintzen inguruan antolatuta, ikasleen arteko interakzioak sustatzea aurreikusi da: 

  • Apirilak 23: Laukizko Eskolan Australiari buruz landu duten proiektua eta Igeldoko Eskolan izaki bizidunen inguruan landu duten proiektua aprobetxatuz, aurkezpenetan eta lehiaketan oinarrituriko lan saio bat egingo da. 
  • Apirilaren 30: Zizurkilgo San Millan Eskolekoek gidatutako sukaldaritza saio bat egingo da, eurek emandako jarraibideei esker, eskola ezberdinetan errezeta sukaldatzeko helburuarekin. 
  • Maiatzak 7: Olaberriako Eskolakoek ipuin klasikoen inguruan egin duten lanketa baten harira, egun ditugun eta istorio klasiko horiek dituzten baloreen gogoetatik abiatuta sustatutako debate bat egiten ahaleginduko dira ikasleak. 
  • Maiatzak 14: Ereñozuko Eskolekoen gidaritzapean, bakoitzak bere herriari loturiko aurkezpen digital bat ingelesez egiteko ahalegina egingo da. 

Behin saio hauek egin ostean, eta balorazio positiboa izanez gero, aurrerago eta datozen urteetan gehiago antolatzeko asmoa da. 

Informazio gehiago.