Errezilen da dagoeneko Eskola Txikien Festaren testigua

Ekainaren 13an egin zuten 2019ko ekainaz geroztik Aizarnan egon den Eskola Txikien Festaren testigu aldaketa. Errezil izan da festa antolatzeko testigua hartu duen herria, eta ondo bidean, 2022ko ekainean izango da Eskola Txikien Festa berriro ere. 

Aginagan osapatutako 2019ko Festan jaso zuen Aizarnako Komunitateak Eskola Txikien Festa ospatzeko ardura. 2020ko martxoan, lan gehienak aurreratuta zituztenean, SARS-COV2-ak eragindako pandegiak eten zituen prestaketa lanak ordea. Momentu horretan erabaki zuten Aizarnarren 2021eko ekainean izango zela hurrengo Eskola Txikien Festa, eta Aizarnan izango zela. Baina, egoerak oraindik ez du baimendu ohiko Festa antolatzea, ondorioz, Aizarnatik Errezilera Festaren testigua pasatzeko ekitaldia antolatu zen atzoko egunez Aizarnan. Etumetan –Aizarnaren eta Errezilen arteko mugan— egin zuten ekitaldiarekin eta eguerdian Aizarnan bertan izandako jaialdiarekin gustura gelditu dira antolatzaileak eta aho zapore gozoa utzi die azkenean bizi izandako prozesuak. 

Ea 2022ko ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako Eskola Txikien elkargune den Festa antolatzeko aukera den.