Eremu digitaletan hartu emanak sustatzeko esperientziaren ondorioak

Ondoko sitean bildu nahi izan dira "Eskola Txikiak. Ekosistema digitaletan ikasleen arteko interakzioak." proposamenetik ondorioztatutakoak. Orokorrean, parte hartu duten eskoletako ikasle eta irakasleak gustura agertu dira egindako lanketarekin, Eskola Txikien IKT lan taldean ere balorazio positiboa egin da, beraz, datozen urteetan honen harira lanean jarraitzea proposatu da Eskola Txikien Koordinaziotik. 

Laburpen gisan, ondoko prozesua egin da: 

  • Saio guztien ostean, parte hartu duten eskoletako irakasleei balorazio bat eskatu zaie ondoko irizpideetan oinarrituta: 
    • Saioak ikasleengan sortu duen interesa.
    • Saioan zehar ikasleen arreta.
    • Arlo teknologikoa.
    • Hobetzeko proposamenak.
    • Beste edozein aipamen.
  • Horien bilketaz eta analisiaz arduratu da Eskola Txikien Koordinatzailea eta, aurrez esan bezala, ondoko Eskola Txikiak eta IKTak sitean sartudira, Eskola Txikietako IKT taldearen irakurketa eta ekarpenak eskatuz. 
  • Ondorio hauek atera dira, gutxi gora behera: 
    • Proposamena ondo baloratua izan da parte hartu duten eskoletako ikasle eta irakasleen aldetik, ondorioz, hurrengo ikasturteetan noizean behin honelako ekimenak sustatzea Eskola Txikien artean interesgarritzat jotzen da.
    • Ekosistema digitaletan lana egiteari benetako zentzua emateko formula aproposa izan daitekeela ere ikusi da, izan ere, ikasleek benetako behar bati erantzuteko erabiltzen dituzte komunikaziorako kanal digitalak eta informaziorako kanal digitalak.
    • Honen moduko ekimen batentzat beharrizan diren baliabide teknologiko gehienak baditugu eskoletan, bai gailuei dagokionez, eta baita konexioari dagokionez ere. Aldiz, irudi eta soinuaren kalitatea hobetzeko moduko hardwarea izatea ere garrantzitsua izan daiteke.
    • Baliabide digitalekin jarraituz, saio egitura bakoitzaren arabera, ondo aztertu behar da lan interakzio gunearen egitura zer nolakoa izan behar den, talde 1 x talde 1 x ... edo ikasle 1 x ikasle 1 x...  edo talde 1 x ikasle 1 x ... Egitura horiek ere oso garrantzitsuak izan daitezke lan saioan egin sustatu nahi den zereginaren baitan.
    • Ikasleen eta irakasleen alfabetatze digitalarentzat ekarpen interesgarriak bildu dira, bakoitza funtzio eta jokabide ezberdinetan oinarritua, ondorioz, etorkizunera begira ere, ekosistema digital horietan jarduteko modu desberdinen bila jarraitu behar da, horrek alfabetatze digitalean urratsak ematea ondorioztatuko duelako, eta aldi berean, haurren adierazteko modu desberdinei bide berriak irekiko dizkielako.
    • Ikasleen gaitasun kognitibo eta soziala ondo identifikatzea komenigarria da saioaren egitura eta saio horietan sustatu beharreko interakzioa zein izan daitekeen definitzeko.
    • Hobetzeko esparru moduan ageri da, aldi berean, DIGCOMP 2.0 markoak markatzen dituen 5 konpetentzien inguruan analisi zehatzagoa eta sakonagoa egitea, proposatzen diren ekintzek 5 eremu horiei eragiteko modukoak izan daitezen, momentu batean edo bestean (alfabetatze digitala, komunikazioa eta kolaborazioa, material digitalaren sormena, segurtasuna eta problemen ebazpena).
    • Gainera, bereziki segurtasuna eta kolaborazioa bezalako esparruak gutxi landu direla ere azpimarratu dezakegu, eta aldi berean, problemen ebazpena bezalakoak, bereziki, arduradun izan diren irakasleen eskutan egon dira. Beraz, horretan hobetzen joateko bideak izan ditzakegu.