Ezkio Itsaso eskolan Eskola Mapa zehazteko prozesuan dihardute

Duela urte batzuk zabaldu zuten Ezkion herri eskola. 2 eta 3 urteko ikasleekin hasi zuten ibilbidea, Udaletxeko ganbaran. Gerora, Eskola berria eraikiz eta Hezkuntza Komunitatearen oinarriak ezarriz eta ibilbide oparoa izan du eskolak. Momentu honetan, etorkizuna irudikatzen ari dira, eta Ezkio Itsaso Herri Eskolara etortzen diren haurren Bigarren Hezkuntzako ibilbidea non egitea nahi duten irudikatzen ari dira. 

 Eskola mapa hautatzeko prozesuan, beraz, herritarren parte hartzea ezinbestekoa da, Ezkiotik Beasainera edo Zumarraga-Urretxura joan behar duten erabaki behar baitute. Horretarako Aztikerren laguntzaz gidaturiko parte hartze eta gogeta prozesu bat sustatu dute, ekimen interesgarria benetan.