"BIDEAN" Koldo Rabadan Izagirreren liburua

Koldo Rabadan "Bidean" liburutik abiatuta hezkuntzaz hitzaldia eman zuen azaroak 24an Larraulen. Aurkeztu eta hiru astera  bigarren argitaralpena egin behar izan du @argia - k @LarraulgoUdala

Bidean liburua kaleratu berri du Koldo Rabadan Izagirrek ARGIArekin. “Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa” da eta ikasleekin izan dituen pasarteetatik abiatuta kontatzen du egun lanean ari den Larraulgo eskola eraldatzera eraman dituen pausoen oinarriak. 

Koldo ipuin bat irakurtzen aritu zen, eta tarteka gelditu egiten zen "Bidean" liburuko edukiak azalduz.



"Non jartzen du lehen mailara irakurtzen jakinda iritsi behar dutenik? Ezagutzen duzue irakurtzen ez dakien ikaslerik? Ikasiko du baina denbora behar du. Egun dena egin behar dugu azkarregi" Koldo Rabadan "Bidean" liburuaz @argia

"Orain arte ikasle batek galdera egitean esaten nion 'hori bihar' eta zer egiten nuen? Ordenagailuan begiratu ez nekien erantzuna. Orain ikaslearekin bilatzen dut interneten, dena hor dago, aritu gaitezen ikasleekin elkarlanean" Koldo Rabadan "Bidean" liburuaz @argia


"Hezkuntza zerbait pertsonala da. Pantaila gehiegi sartzen dizkigute gelan eta pantaila batek ez gaitu ordezkatuko. Nahiago ditut irakasle gehiago izatea, eta pantaila gutxiago" Koldo Rabadan @argia


Liburuaren inguruan Estitxu Eizagirrek egindako elkarrizketa duzue hemen ikusgai.