ESKOLA TXIKIEN FESTAREN LOGOA

Eskola Txikien Festaren aurtengo edizioak badu data eta lekua: 2023ko ekainaren 11an ospatuko da, Lizartzan, hain zuzen. Dagoeneko herritarrak buru-belarri jarrita daude egun hori ahalik eta egokien antolatzeko, baita Lizartzako herri eskola ere. Honetarako, ikasleak eta beste eskola txikiak girotzen saiatuko direla azaldu dute antolatzaileek, eta jai egun polit bat antolatzeko eta ospatzeko elkarlana ezinbestekoa izango dela azpimarratu dute: «Esan bezala, festa antolaketa beharrezkoa duen bezala, badu berea duen ezaugarri bat ere. Eskola txikiak elkartu baina, aldi berean, herri bakoitzari bere nortasuna ematen diona, eta hori logoa da».

1996an Lizartzan ospatuko zen Eskola Txikiaren Festarako sortu zuen Josu Garmendia herritarrak logoa. Aurten, ordea, logoa berritzea erabaki dute, eta horren ardura hartu du Amets Esnaola herritarrak: «Guraso elkartetik logoa berritzeko gonbidapena egin zidaten. Beraz, logo zaharra errespetatuz eta bere elementuak oinarri hartuta, egokitzapen bat egin dut».

 

LOGOA LIZARTZAIMG 1929 tokikom 700x700

 

Iturria: Tolosako ataria