Previous Next

JARDUNALDIAK OSPATU DIRA APIRILAREN 21an OIKIA N

Apirilaren 21 an Jardunaldiak ospatu genituen Eskola Txikitako guraso eta irakasleak. Aurten “IKTak ez hain onak, ez hain txarrak” izan genituen izpide.

Gaur egungo gizartean teknologiez inguratuta bizi gara, bai gu eta bai gure seme-alabak. Egoera honen aurrean, Guraso Elkarteen Koordinakundeko kideoi, jardunaldietan jorratzeko gai egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun. Jardunaldi hauen helburua aditu batzuen eskutik teknologien erabilerari buruzko informazioa jaso, modu erabilgarriak ezagutu, eta alde txar eta onen hausnarketa egitea da. Teknologien erabilera arduratsua sustatzeko asmoz.