ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA EKAINAREN 28AN

2018ko Eskola Txikien Topaketa ekainaren 28an izango da, Eibarko Unibertsitatean. Bi urtetik behin antolatzen da Eskola Txikien Topaketa. Eskola Txikietan bertan bizitzen ditugun esperientziak edota beste leku batzuetan bizitzen dituzten esperientziak izaten ditugu hizketarako gai.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskola Txikiok elkarlanean antolatzen ditugu Topaketak, eta honi esker, besteak beste, probintzia ezberdinetako egoerak gertutik ezagutzea lortzen dugu.

2018an bi helbururi erantzun nahi die Topaketak:

  • Batetik, neurozientziari buruz ikastea eta arlo horretan egiten ari diren ikerketek gure eguneroko zereginean duen eragina, inplikazioa eta garrantzia aztertzea sakon, eta horren baitan erabaki eta konpromisoak hartzea gure Eskola Txikieak geroz eta hobeak izan daitezen. Helburu honekin laguntzera etorriko da Marta Portero Tresserra Neurozientzian aditua. 
  • Bestetik, Eskola Txikietan positiboki baloratzen diren esperientziak elkarrekin trukatzea izango da Topaketaren helburua. Hori lortzeko antolatuko ditugu hainbat erakusleiho urte hauetan zehar garatu ditugun esperientzia ezberdinak elkarrekin trukatuz gure arteko interakzio eta kooperazio guneak aberastuz eta indartuz. 

Informazio gehiagorako bisitatu Topaketen webgunea:

https://sites.google.com/berritzegunenagusia.eus/eskolatxikientopaketa2018