Previous Next

ESKOLA TXIKIETAKO MAISU MAISTRENTZAT FORMAZIOA

Irakurketaz, idazketaz eta idatz sistemaren psikogenesiaren inguruko formazio saioak jasotzen ari dira Eskola Txikietako maisu maistrak Elena Laiz Sasiainen eskutik. Irailaren 18an hasi zen Elena 3 saiorekin itxiko den formazio saio hauekin eta irailaren 25ean eta urriaren 3an izango dira saioak. Parte hartzaile kopuru handia espero zen aldez aurretik eta halaxe bete dira aurreikuspenak. 

Elena Laiz San Millan eskolako maistra izan da urteetan zehar. Esperientzia oso luzea du Eskola Txikietan eta lehenago ere aritua da Eskola Txikientzako maisu maistrentzako formazioan. Irakurketa zein oinarritatik abiatzen den, idazketarako garrantzitsuak diren ardatzak eta idatz sistemaren sortze prozesuaren inguruko haurren bizipenak eta oinarriak jasotzeko aukera izango dute Eskola Txikietako maisu maistrek formazio honi esker, besteak beste..