Euskadiko Eskola Txikien Topaketa

Ekainaren 28an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskola Txikietako irakasleak elkartu ginen Lasarte Oriako Berritzegunean etorkizunean elkarrekin jorratu dezakegun bideaz lanean aritzeko.

38 eskoletako 66 lagunek etorkizuna izan dezakegula azpimarratu eta datozen urteetan jorratzeko zenbait lan ildo edo gai nagusi bildu genituen.