AURRE MATRIKULAZIO ALDIA

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartekoa izango da 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea. Haur eta Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko egutegi komun bat ezartzen da eta ondokoa izango da egutegi hori: 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean. 
  • Eskatxaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 14a.
  • Behin behineko zerrendak argitartazea: martxoaren 21a.
  • Behin behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 28ra arte. 
  • Eskabideen atzera egitea: martxaoren 28ra arte. 
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 4a.
  • Lurralde ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 11.
  • Behin betiko zerrendeigora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 6ra arte.
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 7ra arte. 
  • Estatistida datuen grabaketa: apirilaren 8tik 15era arte. 
  • Itxarote zerrendaren iraunaldia: irailaren 20ra arte. 

Gauza jakina da dagoeneko matrikulatuta dauden pertsonek ez dutela onartzeko eskaerarik egin beharko eta automatikoki bermatuko dela ikastetxe bereko etapa edo maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea. 

Beste alde batetik, Eskola Txikietako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 1go mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra bada, horrek, ordea, ez du esan nahi onartzeko eskaerarik aurkeztu ezin denik ibilbide eskolarrean dagokion institutua ez den beste batean matrikula egin nahi badu. 

Informazio gehiago eskoletan bertan izango duzue, eta baita ondoko esteketan ere: 

Agindua, 2018ko abenduaren 19koa 

Hezkuntza Sailaren web orrian

 

Informazio berritua Irekian