Martxoaren 30ean, larunbata, izango da aurtengo Eskola Txikien Jardunaldia. Bertan jorratuko ditugun gaiak sexu heziketa eta genero hezkuntza izango dira, iazko jardunaldietan parte hartzaileen artean jasotako proposamenak kontuan izanda. Jardunaldi hauen helburua aditu batzuen eskutik sexu heziketa eta genero hezkuntzari buruzko informazioa jaso, modu erabilgarriak ezagutu, eta hausnarketa bat egitea da.
Guraso eta irakasleak parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ikuspuntu ezberdinek hausnarketa aberastu dezaketela uste baitugu. Adituekin izandako hartu-emanak, ideia eta ekimen berriak ere ekar ditzake.
Martxoaren 30ean Agiñako eskolan ikusiko gara. 10:00an hasiko gara ordu eta erdiko hitzaldiarekin, ondoren hamaiketakoa, 12.00an kasu praktikoekin jarraituko dugu, eta azkenik, denon artean ondorioak aterako ditugu.
Izena emateko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera idatzi edo bidali whatsapp mezu bat 608 754 166. Kontuan hartu, izena ematean helduen eta haurren kopurua adierazi behar dela. Apuntatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.
EGITARAUA:
Eskola Txikien Jardunaldia 2019, martxoaren 30, Agiñako eskolan.
- 10:00, Hitzaldia: Gure umeak “berdin” hezten ditugu? Eguneroko bizitzaren azterketa eta erronkak
Hizlaria: Amelia Barquin
- 11:30, Hamaiketakoa
- 12:00, Hitzaldia: Haurren jakinmin eta gorputz –esplorazioen funtzio osasuntsuak eta esku-hartzerako irizpideak. Kasu praktikoak.
Hizlaria: Nerea Sancho
Amaieran, guztion artean ondorioak aterako ditugu