2019ko Kirol Topaketa Martxoaren 22an Tolosako Berazubin

Beste urte batez ere Tolosako Berazubi estadioan izango da Eskola Txikien arteko Kirol Topaketa. Martxoaren 22a izango da hautatutako eguna, baldin eta eguraldi ona bada. Olinpiada txikien moduan hasitako proiektu honi esker, gerora Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan elkartu daitezkeen herri txikietako ikasleak elkartzen dira atletismoari loturiko ekintzak eta kirolak egiteko. Tolosako Berazubi estadioa izaten da topalekua, herrietan ez dauzkagun instalazioak egoten direlako bertan, eta atletismoari loturiko ekintza hauek ikasleen inetresa pizten dutelako. 

20 Eskola Txikietako 2. eta 3. zikloko ikasleak elartuko dira bertan, eta herri ezberdinetako ikasleak taldekatu eta taldekako errelebo kirolak eta ohiko jolasak egingo dituzte. Aizarnazabal, Abaltzisketa, Albiztur, Alkiza, Ikaztegieta, Aduna, Altzo, Berastegi, Ereñotzu, Olaberria, BErrobi, Bidania-Goiatz, Gabiria, Errezil, Aginaga, Itsasondo, Larraul, Lizartza, Zizurkil eta Zubieta izango dira elkartuko diren Eskola Txikiak.