Antzerki Topaketa Aizarnazabalen

Maiatzaren 17an egingo da aurtengo Antzerki Topaketa Aizarnazabalen. Urteroko ohiturari jarraituz, Aizarnako, Arroako, Angiozarko eta Oikiako haur eta irakasleak Aizarnazabalgo eskolan elkartuko dira, bertakoak ere zain izango dituztelarik. Antzerkia izaten da aitzakia, harremanak sendotzeko eta elkar ezagutuz, egun eder bat pasa ahal izateko. 

 

 Aurtengoa LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, aldaketa batzuk egin dira egunaren antolaketan. Honela, goizean antzerkiekin gozatzeko aukera izanggo dute haurrek, eta arratsaldean, berriz, haur eta irakasle guztiak elkartu eta hainbat abesti dantzatuko dituzte Flash move bat grabatuz. 

 

Hona hemen egunaren antolaketaren xehetasunak: 

GOIZEAN:

  • 9:45-10:00 Ongi etorria eta bakoitza bere gunean kokatzea.
    • Gimnasioan, bereziki Lehen Hezkuntzako ikasleak:
      • 10:00-10:30 “Hollywood-eko izarrak”. (Aizarna)
      • 10:35 -11:05 “Elkarrekin herritik mundura”. (Angiozar)
      • 11:05-11:25 Atsedena
      • 11:25-11:50 “Irakasle gaiztoak” (Oikia)
      • 11:55-12:25 “Ni ez naiz txotxolo” ( Arroa)
    • ZAT gelan, bereziki Haur Hezkuntzako ikalseak:
      • 10:00-10:30 “Ni jaio nintzen txiki txikia” ( 2 urteko ikasleak)
      • Ondoren, “Munduko zoparik onena”. Aizarnakoekin eta Arroakoekin.
      • 10:30 hamaiketakoa.
      • 11:00-11:30 “Ni jaio nintzen txiki txikia” (2 urteko ikasleak)
        Ondoren, “Otsoa itzuli da”. Angiozar eta Oikiakoekin. 
      • 11:30-12:30 etara JOLAS KOOPERATIBOAK. 

12:30- 14:30 BAZKAL ORDUA

ARRATSALDEAN: ( Flash mood-a, Angiozarko proposamena) LGTB-FOBIAREN AURKAKO EGUNA

  • 14:30-14:40 Sarrera eta prestaketa (Denok Zu! abestiarekin flash move-a)
  • 14:40-15:15 Dantzak
  • 15:15-15:30 Taldeko argazkiak atera
  • 15:30 Inguruan autobusa hartu eta bertan geratu nahi duenak geratzeko aukera izango du.