Euskadiko Eskola Txikien Topaketa

Datorren ekainaren 28an Euskadiko Eskola Txiki guztietako irakasleen arteko lan saio bat egingo da. Lasarteko Berritzegunean izango da eta etorkizunean 3 probintzien artean jorratzeko ildo nagusiak zeintzuk izan behar duten pentsatzea eta diseinatzea izango da helburua.