Eskola Txikien Festa ederra izan da. Mila esker, Aginaga!

32.a ere festa egun ederra izan da Eskola Txikiontzat. Aginagarrek antolatutako ekintza guztiei esker lagun giroaz eta festa giroaz gozatu ahal izan du hurbildu den edonork.

Harrerako ekitaldiaz, ondorengo jolasez, bazkarirako tarteaz eta arratsaldeko ekintza guztiez gozatzeko aukera izan dute Eskola Txikietako zein inguruko herrietako haur zein helduek.

Eta hurrengo urterako antolaketa arduraren testigua ere joan da Aizarnara. Bertan izango da 33. Eskola Txikien Festa ekaineko bigarren igandean.

Beraz, mila esker Aginagako guztioi eta animo Aizarna!