Previous Next

Eskola berrian hasi dute ikasturtea Arroan

Urte askotan zehar zain egon ondoren, 2019-2020 ikasturtea eraiki berri duten Eskolan hasi du Arroako Eskola Komunitateak.

 

Uda guztian zehar, eta bereziki azken egunetan, lanean gogotik aritu ostean, irailaren 9an Eskola Berrian hasi ahal izan dira Arroako ikasle, irakasle eta gurasoak. Oso pozik agertu dira irakasleak eraikin berriarekin, eta bide batez, aldaketa metodologiko batzuk martxan jartzea erabaki dute. 

Ikasturte honetan, gainera, Alkizako eta Oikiako Eskolen eraikin berriak ere amaituta egongo dira, eta ikasturtean zehar aurreikusten dute bi eskola hauetan ere leku aldaketak egitea.  

Hona hemen Arroako eskola berriaren zenbait irudi.