Guraso eskoletan apuntatzeko azken astea

Guraso Eskolak hastear dira eta izen emateko azken astea da dagoeneko.

 2019-2020 ikasturte honetarako ere Guraso Eskolak antolatu ditu Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen  Koordinakundeak Sara Menaren eskutik.

Guraso Eskolak azaroan hasi eta maiatzean amaituko dira. 2018-2019 ikasturtean bezala 4 talde osatu ditugu, zonaldeka. 

  • 1go taldea: Angiozar, Ezkio Itsaso, Zerain, Olaberria, Gabiria eta Itsasondo. 
  • 2. taldea: Oikia, Aizarna, Arroa eta Aizarnazabal.
  • 3. taldea: Lizartza, Albiztur, Bidania-Goiatz, Alkiza, Berrobi, Abaltzisketa, Errezil, Altzo eta Ikaztegieta. 
  • 4. taldea: Aginaga, Ereñozu, Zubieta, Aduna, Igeldo, Zizurkil eta Larraul. 

Egutegia dagoeneko zehaztuta dago. Ordutegiari dagokionez, berriz,  talde bakoitzak lehen saioan adostuko du hurrengo saioetako ordutegia.

Ikasturte honetako guraso eskolen gaiak ondokoak izatea aurreikusi da:

  • Komunikazioa eta adimen emozionala familian (joan zen urteko
    jarraipena).
  • Guraso eta seme alaben arteko gatazken konponbidea.
  • Haur eta nerebeen denbora librea kudeatzen ikastea.
  • Lengoaia positiboa erabiltzen ikastea.
  • Lasaitasunez hazten ikastea.
  • Autoritatea familian.
  • Gai librea: talde bakoitzak (ez eskola bakoitzak) aukeratuko duena.

Izena emateko epe muga urriaren 25-a izango da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora mezu bat idatziz edo 608754166 telefonora deituta edo mezu bat idatziz egin beharko da.

Informazio gehiago formazioaren inguruko atalean aurkituko duzue.