100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuaren memoriaren eta ondorioen aurkezpena

Azken 3 ikasturteetan Abaltzisketako eta Zizurkilgo Eskola Txikietan bizi izandako proiektua da “100 lengoaia 11 esperientzia”. 2014ko urtarrilean Francesco Tonucciren bisitan egin zuen erronka batetik sortu zen proiektuaren lehen txispa, eta orain, 3 ikasturteko ibilbidearen ostean, bizi izandako esperientziaren kontaketa eta ondorioen aurkezpena egingo dute bi eskoletako kideek eta Elena Laizek, proiektuaren koordinatzaileak.

Datorren asteartean, ekainaren 27an, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izango da saioa. Goizeko 10etan hasi eta 14:00 arte. Interesa izanez gero, izena eman behar da:

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC71