AURRE MATRIKULAZIO ALDIA ESKOLA TXIKIETAN

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartekoa izango da 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea. Haur eta Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko egutegi komun bat ezartzen da eta ondokoa izango da egutegi hori: 

 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 6ko 24:00etara arte
    • Ikastetxean: 2020ko urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean
    • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2020ko otsailaren 25a
    • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 17a
    • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Eskabidean atzera egitea: 2020ko martxoaren 25era arte
    • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko martxoaren 31a
    • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2020ko apirilaren 21a
    • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2020ko apirilaren 30era arte
    • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: 2020ko maiatzaren 5era arte
    • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2020ko irailaren 18ra arte

Gauza jakina da dagoeneko matrikulatuta dauden pertsonek ez dutela onartzeko eskaerarik egin beharko eta automatikoki bermatuko dela ikastetxe bereko etapa edo maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea. 

Beste alde batetik, Eskola Txikietako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 1go mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra bada, horrek, ordea, ez du esan nahi onartzeko eskaerarik aurkeztu ezin denik ibilbide eskolarrean dagokion institutua ez den beste batean matrikula egin nahi badu. 

Informazio gehiago eskoletan bertan izango duzue, eta baita ondoko esteketan ere: 

Agindua, 2019ko abenduaren 11koa 

Hezkuntza Sailaren web orrian