Oikiako Eskolaren inaugurazio ekitaldia

Pasa berri den larunbatean, urtarrilak 25, Oikiako Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin zuten eskolan bertan. Urtarrilaren 7an hasi ziren Oikiako ikasleak eskola berrian, eta larunbat honetan, mimoz antolatutako ekitaldi eder batean, Eskola Berria Oikiarrei erakusteko aprobetxatu zuten. 

 

Bide batez, Oikiako Eskolan irakasle urte luzetan izandako Feli Uriari omenaldia egin nahi izan zioten Oikiako eskolek. Hona hemen egunaren Baleikek jasotako albistea eta irudiak: 

https://baleike.eus/zumaia/1579960290729-irudietan-oikiako-eskola-berria-inauguratu-dute

 

Oharra; argazkia Baleiketik ateratakoa da.