Datorren martxoaren 28an izango da ikasturte honetako Guraso Jardunaldia. Urteroko legez, Eskola Txikien Festa egin behar den herrian elkartuko gara, Aizarnan. Aurtengo gaia Eskola Jantokien inguruan izango da eta bi hitzaldi izango dira:
- Goizean 10etan, "Gaur egungo Eskola Jantokien egoera" izenburupean Eneko Viñuela eta Lurdes Imaz ariko dira egun daukagun egoeraren inguruko xehetasunak emateko.
- 12:00an, berriz, "Bertako produktuak saretzen" hitzaldia eskainiko dute Aintzira Oñederra eta Ioritz Aizpuruk.
Tartean, mokadutxo bat egiteko aukera izango da.
Izena ematea martxoaren 20a baino lehen egin behar da eta ondoko bi bideak erabili beharko dira:
- Helbide elektronikora mezu bat idatziz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Whatsapp mezu bat bidaliz ondoko zenbakira: 608754166
Garrantzitsua da zenbat heldu eta zenbat ume izango diren jakinaraztea, zaintza zerbitzua ere izango baita.