Etxetik, atal berria webgunean

COVID-19ak sortu duen osasun larrialdia tarteko, etxetik lanean jardun beharra daukagun eskolaren egunerokoan, eta noski, ez da aurrez aurre lan egitea bezalakoa, hori argi daukagu. Hala ere, ikasturteak aurrera darrai, beraz, Eskola Txikietan etenik gabe, eta gogotsu, lanean jarraitzen dugu gure eskoletara etortzen diren haurrek ikasteko modu eta proposamenik onenak eta aberatsenak izan ditzaten. 

Eta horretan, teknologia ezinbesteko aliatua bilakatu zaigu. Eskola Txikien web orrian atal berria sortu nahi izan dugu, eskolen gidaritzan eta babesean, haurrek etxetik lanean jarraitu ahal izan dezaten. Eskoletan egiten ditugun hainbat proposamenekin eta ekimenekin osatu dugu, irakurketa eskaintzak, ikasteko interesgarriak iruditzen zaizkigun baliabideak, proposamen interesgarriak ... 

Guztia ikasleek beren garapen osoan aurrera egiten jarraitzeko aukera izan dezaten. Oraindik ez dago guztiz osatua, eta neurri handi batean, pausoz pauso osatuz eta elikatuz joango garen izaera biziko espazio bat izan nahi du, beraz, arakatu tartean tartean, eskoletatik jasotako proposamenen haritik ez bada, zeuon kabuz.