Alkizako Eskolako esperientzia HIK HASIk antolatutako "Natura, Eskola bizia" jardunaldietan

Dagoeneko urte batzuk pasatu dira Alkizako Eskolan, Ekogunearen babesarekin, Baso Eskola esperientzia martxan jarri zutenetik. Basoak haurren garapenari dakarzkion onurak argi ikusi ahal izan dituzte esperientzia horrekin, eta bertan garatzen ari diren proposamena geroz eta Eskola Txiki gehiagotara zabaltzen ari da. 

 Joan den larunbatean, azaroak 14, Zumaiako Zumaiena ikastetxean "Natura, Eskola bizia" jardunaldia antolatu zuen HIK HASIk. Bertan, beste zenbait esperientziarekin batera, Alkizako Eskolak ere urte  hauetan egin duen ibilbidearen berri eman zuen, eta Baso Eskolak dituen onura eta abantailak mahai gainean jarri ahal izan zituen beste hainbat aditurekin batera. 

Informazio gehiago: 

HIK HASIren web orria