Hezkuntza Sailburuaren bisita Alkizako Eskolara

2020-2021 ikasturtearekin batera hasi zuten Alkizako eskola eraikin berriaren ibilbidea. Atzo, abenduak 3, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuaren bisita izan zuten, eraikina ezagutzeko helburuz egindako bisitan, Alkizako eskolan antolatu duten proposamen pedagogikoaren hainbat gako jaso ahal izan zituen Sailburuak. Berarekin batera Begoña Pedrosa Hezkuntza Sailburuordea eta Amaia Urzelai Gipuzkoako Hezkuntza Delegatua etorri ziren eta eraikin berriak ematen dituen aukerak goraipatu zituzten, bai espazio aldetik, eta baita espazio horietan proposatutako planteamendu pedagoikoaren aldetik ere. 

Jarraian, Sailburuak egindako bisitaren bideoa jarri dugu irekia.euskadi.eus ataritik jasoa: