Ekainaren 28an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskola Txikietako irakasleak elkartu ginen Lasarte Oriako Berritzegunean etorkizunean elkarrekin jorratu dezakegun bideaz lanean aritzeko.

38 eskoletako 66 lagunek etorkizuna izan dezakegula azpimarratu eta datozen urteetan jorratzeko zenbait lan ildo edo gai nagusi bildu genituen.

Datorren ekainaren 28an Euskadiko Eskola Txiki guztietako irakasleen arteko lan saio bat egingo da. Lasarteko Berritzegunean izango da eta etorkizunean 3 probintzien artean jorratzeko ildo nagusiak zeintzuk izan behar duten pentsatzea eta diseinatzea izango da helburua.

Azken 3 ikasturteetan Abaltzisketako eta Zizurkilgo Eskola Txikietan bizi izandako proiektua da “100 lengoaia 11 esperientzia”. 2014ko urtarrilean Francesco Tonucciren bisitan egin zuen erronka batetik sortu zen proiektuaren lehen txispa, eta orain, 3 ikasturteko ibilbidearen ostean, bizi izandako esperientziaren kontaketa eta ondorioen aurkezpena egingo dute bi eskoletako kideek eta Elena Laizek, proiektuaren koordinatzaileak.

Datorren asteartean, ekainaren 27an, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izango da saioa. Goizeko 10etan hasi eta 14:00 arte. Interesa izanez gero, izena eman behar da:

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC71

Sakulupe Guraso Elkarteko kideak oso gustora gaude atzoko Eskola Txikien Festarekin. Aurreko hilabeetan egindako lana azaleratu zela uste dugu. Eskerrak ematen hasita zerrenda luzea ateratzen zaigu. Lehenik eta behin, atzo Arroara etorritako familia guztiei. Ez dakigu...

Dena prest da igande honetako Eskola Txikien Festarako. Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen eguneko xehetasunak biltzeko esku orriak.

Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik!!

Orrialdea 3/3