Oikiako Eskola berriaren obrak martxa onean doaz.
Oikiako Eskola berriaren obrak martxa onean doaz.
Alkizako Eskolan martxan dute Baso Eskola proiektua azken ikasturteetan. Gipuzkoako Hitzak, bere azken edizioan, artikulua publikatu du gaiaren inguruan sakontzeko.
Hauxe esteka:
Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartekoa izango da 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea. Haur eta Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko egutegi komun bat ezartzen da eta ondokoa izango da egutegi hori:
Gauza jakina da dagoeneko matrikulatuta dauden pertsonek ez dutela onartzeko eskaerarik egin beharko eta automatikoki bermatuko dela ikastetxe bereko etapa edo maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea.
Beste alde batetik, Eskola Txikietako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 1go mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra bada, horrek, ordea, ez du esan nahi onartzeko eskaerarik aurkeztu ezin denik ibilbide eskolarrean dagokion institutua ez den beste batean matrikula egin nahi badu.
Informazio gehiago eskoletan bertan izango duzue, eta baita ondoko esteketan ere:
Agindua, 2018ko abenduaren 19koa
Informazio berritua Irekian
Arroako Eskola berriaren obrak martxa onean doaz. Eskola itxura hartzen hasia da dagoeneko.
Aurreikuspenak betetzen badira 2019-2020 ikasturteari bertan ekin ahal izango dio Arroako Eskola Komunitateak.
2018-2019 ikasturte honetako I.Topaketa egingo dute Gipuzkoako Eskola Txikietako Zuzendariek azaroaren 29an Lasarte Oriako Berritzegunean.
26 eskoletako Zuzendariak elkartu eta gai ezberdinen inguruko lanketan anitzak egiten dira Topaketetan.
Oraingoan Eskola Komunitatearen parte hartzea eta inplikazio zein motibazioak indartzeko estrategia ezberdinen inguruko lanketa egingo da.
Azaroak 17n Zerainen Zuhaitz egun zoragarri bat pasa genuen Ner Group en laguntzarekin.
Eguna borobila izan zen eta zeraindarrei eskerrik beroenak ematea besterik ez da geratzen oso gustora ibili baikinen
Aurtengo kurtsoari dagokion guraso eskolak aste honetan hasiko dira Sara Mena eskutik. Azkenean eskola txikitako gurasoekin 4 talde osatu ditugu eta espero dugu iaz bezain arrakastatsuak izatea.
Gurasoren batek oraindik joan nahiko balu jar dadila gurekin harremanetan eta bideratuko dugu
Aurtengo kurtsoari begira Guraso Eskolak antolatzen gabiltza Sara Menaren gidaritzapean eta hauetan apuntatzeko azken eguna urriak 26 a izango da.
Apuntatzen den gendearen arabera lehenengo saioaren lekua zehaztuko da eta ondorengo saioen toki eta ordua lehen saioan zehaztuko du taldeak.
Landuko diren gaiak hurrengoak dira:
- Autoestimua ezagutu, errespetuz hezitzeko.
- Bullying-a. Zenbait pista gurasoentzako.
- Haurren sexualitatea. Prestatuta gaude gure seme-alabekin hitz egiteko?
- Ondorioak nola ipini? Zigorrak eta ondorioak desberdinak dira, beraz,
kontuz.
- Guraso eta seme-alaben arteko gatazkak bideratzen ikastea.
- Teknologia berrien erabilera. Adin "egokiena" bilatzen dugu?
Oharra: (Agian gairen bat aldatu liteke, zerbait generoan ingurukoa... )
ANIMATUUUUU !!!