Arroako Eskola Txiki berria egiteko lanak abian dira. Udala eremuaren prestaketa lanetan hasia da dagoeneko. Aurreikuspenen araberako epeak betetzen ari direla dirudi eta espero da laster eskola berria eraikitzen hastea.
Arroako Eskola Txiki berria egiteko lanak abian dira. Udala eremuaren prestaketa lanetan hasia da dagoeneko. Aurreikuspenen araberako epeak betetzen ari direla dirudi eta espero da laster eskola berria eraikitzen hastea.
Ekainaren 28an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskola Txikietako irakasleak elkartu ginen Lasarte Oriako Berritzegunean etorkizunean elkarrekin jorratu dezakegun bideaz lanean aritzeko.
38 eskoletako 66 lagunek etorkizuna izan dezakegula azpimarratu eta datozen urteetan jorratzeko zenbait lan ildo edo gai nagusi bildu genituen.
2017koa ere joan da. Oikian izango da hurrengo festa. Egun ederra izan da Arroakoa. Eskerrik asko egun eder hau antolatzeko lanetan aritu zareten guztioi! ...
Tolosaldeako Atarian Abaltzisketako Txalburu eta Zizurkilgo San Millan eskolan aurrera daramaten “100 lengoaia, 11 esoerientzia” proiektuaren memoriaren ondoren egindako elkarrizketa publikatu dute.
Irakurri nahi baduzu …
Datorren ekainaren 28an Euskadiko Eskola Txiki guztietako irakasleen arteko lan saio bat egingo da. Lasarteko Berritzegunean izango da eta etorkizunean 3 probintzien artean jorratzeko ildo nagusiak zeintzuk izan behar duten pentsatzea eta diseinatzea izango da helburua.
Azken 3 ikasturteetan Abaltzisketako eta Zizurkilgo Eskola Txikietan bizi izandako proiektua da “100 lengoaia 11 esperientzia”. 2014ko urtarrilean Francesco Tonucciren bisitan egin zuen erronka batetik sortu zen proiektuaren lehen txispa, eta orain, 3 ikasturteko ibilbidearen ostean, bizi izandako esperientziaren kontaketa eta ondorioen aurkezpena egingo dute bi eskoletako kideek eta Elena Laizek, proiektuaren koordinatzaileak.
Datorren asteartean, ekainaren 27an, Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izango da saioa. Goizeko 10etan hasi eta 14:00 arte. Interesa izanez gero, izena eman behar da:
http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1670BGNC71
Ekainaren 11n Arroan ateratako hainbat argazki dituzue ondorengoak.
Sakulupe Guraso Elkarteko kideak oso gustora gaude atzoko Eskola Txikien Festarekin. Aurreko hilabeetan egindako lana azaleratu zela uste dugu. Eskerrak ematen hasita zerrenda luzea ateratzen zaigu. Lehenik eta behin, atzo Arroara etorritako familia guztiei. Ez dakigu...