Altzo

Jangela eta garraio zerbitzuak

 

Eskolak, jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen ditu.

 

Jangela zerbitzua:

 

Irailean ematen  zaio hasiera zerbitzuari eta ekainean bukaera. Ikasturte osoan zehar jangela erabiliko duten ikasleek izena eman beharko dute urriaren lehenengo hamabostaldirako.

Ausolanek ematen digu janari eta monitoreen Zerbitzua.

Bazkaria 12:30tan zerbitzatuko da . Irailean eta ekainean LHkoei 13:00etan.

Astelehenero astean zehar jangela erabiliko duten ikasleen zerrenda zuzendaritzan eta jangela sarreran jartzen da.

Noiz behinka geratzen diren ikasleen gurasoek, telefono bidez jakinaraziko dute zerbitzua beharko duten edo ez, erabili behar den egunaren bezperan 12:30ak baino lehen, behinik behin.

Hilabetea bukatzean gurasoei  kontu korrontetik pasatzen zaie zerbitzuaren kostua

HHko ikasleei jan dutenaren jarraipena egiten zaie, egunero etxera eramango duten liburuxkaren bidez. LHko ikasleei, aldiz, hiruhilero, eskola informearekin batera, jangelako  informea emango zaie.

Jangelako ikasleei bazkaria zerbitzatzeko eta zaintzeko bi langile daude. Bi orduko jardunarekin bakoitza 12:30-14:30ra.

Aurten Urriaren 4tik aurrera, beste pertsona bat 12:45-13:45ra kontratatu du hezkuntzak

Ordainketa guztiak helbideratuta egiten dira.

  • Garraio eskubidea duen eguneroko bazkaltiarrak: 3,30 €
  • Garraio eskubidea ez duen eguneroko bazkaltiarrak: 4,60 €
  • Noizbehinkakoak: 5,20 €

Otordu garaian giro lasaia eta errespetuzkoa lortzea.da gure helburu nagusietako bat.

 

Garraio zerbitzua:

 

Eskolatik 2km baino gehiagora bizi diren ikasleen garraioa, taxi bidez egiten da. Taxi Zerbitzua Udalak kontratatzen du eta Hezkuntza Ordezkaritzarekin erdi bana, kostuaren %100 hartzen dute bere gain.

Goizeko 9:00tan eskolara ekartzen dituzte ikasleak eta 16:15ean etxera eramaten dituzte.

Matrikula garaian, hurrengo ikasturterako beharrak jasotzen ditugu, udalari berri emateko.

Ekainean udalak taxistarekin kontratua egiten du hurrengo ikasturterako.

Ekainean idatziz ziurtatuko da zein ikaslek behar duten garraioa hurrengo ikasturterako

Azken albisteak

2023 Maiatza 23
2023 Maiatza 23
2023 Maiatza 23
2023 Maiatza 23
2023 Maiatza 16

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea