Jangela zerbitzua:
Gaur egun JANGELA zerbitzua da eskolak zuzenean kudeatzen duena. Zerbitzu hau Herriko Tabernan bertan eskaintzen da eta kalitatezkoa da gaur egun.
Bestetik, Herriak eta gurasoak antolatuta beste hainbat jarduera antolatzen dira eskolaren eraikinean bertan Angiozarko herritarentzat, heldu zein ume; Ludoteka, Triki-eskola, Eskulan-tailerra (helduentzat)…
Eskolako zenbait ikaslek gainera, Bergarako beste zerbitzu batzuen erabilera ere egiten dute. Hala nola Eskola-Kirola, Musika-Eskola…