Bidania-Goiatz

Kudeaketa zuzeneko jangela da, eskolak kudeatzen du baina Hezkuntza Sailaren agindupean. Jangelaren arduraduna: Leire González
Ausolan catering enpresaren janaria eta langileak ditugu.
Jantokiko ordutegia 12:30tatik 14:30ak arte da. Goizez bakarrik gaudenean, 13:00tatik 14:30ak arte.
Jankideak ohikotzat joko dira jantoki zerbitzua astean behin erabiltzen dutenak.
Ez ohikoak izango dira jantoki zerbitzua noizean behin erabiltzen dutenak.
Kuotak:
a)Ohiko jankideak 4.60 €
a. b) Ez ohikoak: 5,20 €.

Urte batzuk badira familien beharrak asetu nahian goiz txokoa martxan jarri zela. Goizeko zazpi eta erdietan hasten da eskaintza hau eta ikasleak eskolan sartu bitarteko tartea betetzen du.
Familiei hiru aukera ematen zaizkie, 7:30etik 9:00rako tartea, 8:00tik 9:00rako tartea, 8:30etik 9:00rako tartea.


Zerbitzu honen kostua ordutegien baitan:    

  • Kuota:

          * Tarifa hauek UMEKO dira

 

OHIKOA

Hilabetea

EZ OHIKO "BAZKIDEA"

Eguna

OHIKO "EZ BAZKIDEA"

Eguna

 7:30-9:00  80 € 4,50 €  25 €
 8:00-9:00 60 €  4,00 €  20 €
8:30-9:00  30 €  4,00 €  20 €

 

Oharrak:

  • Zerbitzua ikasleak ikastetxean hasten diren egun berean hasiko da.
  • 7:30tako zerbitzua soilik martxan jarriko da ohiko erabiltzaileren bat baldin badago; bestela zerbitzua 8:00-9:00tara egongo da.
  • Zaintza zerbitzuko erabiltzaile izateko guraso elkarteko kideren bati abisatu behar zaio.
  • Gutxienez ohiko erabiltzaile bat egon behar du.
  • Famili bereko 3 ohiko erabiltzaile egonez gero lehenengo 2 haurrei ohiko tarifa ezarriko zaie baina 3.-goak ondorengo tarifa izango du:
    • 7:30 - 9:00: 40€
    • 8:00 - 9:00: 30€
    • 8:30 - 9:00: 10€

 Edozein zalantza edo argibiderako Guraso Elkartearekin harremanetan jarri.

Azken albisteak

Sarrerak

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea