Guraso Elkartea
Eskolako familien partaidetza organo nagusia da. Funtzio garrantzitsua betetzen du eskolan, gure ustetan familien parte-hartzea ere ezinbestekoa baita hezkuntza bateratu bat eramateko.
Familia bakoitzak 15 €ko kuota ordaintzen du urtero, kuota Guraso Elkartearen lanak eta funtzioak betetzen lagungarria izaten delarik.
- Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu: aurten, areto futbola, eskupilota, judo, pala, dantza, ingelera, trikitixa, pandero…
- Mankomunitateko beste herriekin koordinatu eskolaz kanpoko ekintzak zabaltzeko eta bideragarriak izateko asmoarekin.
- Baikara (Gipuzkoako Guraso Elkarteen Federazioa) eta Eskola Txikiko Elkartearekin etengabeko koordinazioa egin.
- Zaintza zerbitzua antolatu eta kudeatu.
- Eskolak dituen betebeharretan lagundu: testu liburuak erosi elkarren artean, zenbait finanziaziotan parte hartzen, ekintzak antolatzen lagundu...
- Gabonetan: Olentzeroren etorrera antolatzen dugu. Baita Eguberriko etxez etxe kantatzen ibiltzeko ekitaldia, eta Erregeen etorrera
- Santa Luzia afaria.
- Ikasturte amaierako txangoa.
- Guraso eskola antolatzen dugu.
- Herriko jaietako umeen jolasak, trikitixa emanaldia eta zenbait ekintzak antolatu
- Informazioa denei helarazteko Eskolako wasapa kudeatu.
- Autofinaziazioketarako bi boleto zozketa antolatu.
- Guzti honetaz aparte, batzordekideok eskolako lan-talde desberdinetan parte hartzen dugu Behatokian, OOG-Eskola Kontseilua
- Herriko ekintzetan parte hartu eta herriko beste elkartekin eta Udalarekin elkartu: herriko jaietan, Gabonetan, Aste kuturalean, Euskera eguna, emakumeen eguna, San Juan sua...
- Kalitatezko hezkuntzaren aldeko ekintzetan parte hartu .
– Eskolan gure elkartearen presentzia bermatzea eta GEko jardueretan gurasoen parte hartzea handitzea. Gurasoen inplikazioa handitu nahi dugu.
–Bizikidetza eta Hezkidetza kontzeptuen sustatzea: guraso-eskola, guraso-guraso eta ume-guraso bizikidetza sustatuko ditugu.
– Gurasoen arteko komunikazioa hobetu nahi dugu. Honetarako web orrialdea eta wasapa taldea informazio kanal askarrak eta eraginkorrak erabiltzen hasi gara.
Guraso elkarteak hilean behin batzen den zuzendaritza batzorde bat dauka eta urteko ekintza ezberdinen antolaketan egiten du lan. Batzorde honen kideen egonaldia 4 urtekoa delarik.
Ikasturtean hirutan (Urrian,Martxoan eta Ekainean) Asanblada Orokorra egiten da. Batzarra hau familia guztientzako irekia da, eta oso garrantzitsua da guztion presentzia, gaiei, diru kontuei eta eskolako programei buruz hitz egiten delako dira eta zenbait gaietan erabakiak hartzeko unea delako.