Kaixo familia! Azken egunak ondo bukatzeko, Adunako Zirkuolara irteera egin genuen atzo. Primeran pasa genuen bertan eta ekintza desberdinak probatzeko aukera izan genuen. Gozatu opor egunak eta ikusi arte!
Kaixo familia! Azken egunak ondo bukatzeko, Adunako Zirkuolara irteera egin genuen atzo. Primeran pasa genuen bertan eta ekintza desberdinak probatzeko aukera izan genuen. Gozatu opor egunak eta ikusi arte!
Pasa den astean, haur hezkuntzako artistek Ibarrolaren OMA-ko baso ezagunaren Altzoko bertsioa sortu zuten. Kolorez jantzi digute parkea!!! Mila esker artista kuadrila!!!!
C taldeko ikasleek bi antzezlan egin dituzte. Animatu ikustera!!
Kaixo!! Txipiroi gelan esperimentazio mahai berria dugu eta izugarri gozatu dugu lehen esperimentazio saioan! Oraingo honetan, kolore nahasketak egiten ibili gara. Koloreak nahastuz kolore berriak sortu daitezkela ikusi dugu. Gainera, izotz blokeak margotzen ibili gara eta benetako harribitxiak ziruditen. Ikusi- ikusi aste honetan zientzialari bika...
Aurreko ostegunean (martxoak 23) Alberto Letamendi eskulturgile eta margolariaren bisita izan genuen gure ikstetxean. Bere artelanen inguruan, sorkuntza prozesuaren inguruan eta beste 11 konturen inguruan hitz egin zigun. Oso elkarrizketa aberasgarria izan zuten ikasleek berarekin. Aurrerago elkarrizketa osoa ikusteko aukera izango duzue.&nbs...
Kaixo-kaixo irakurle maiteok! Gaur goizean ilusioz eta indartsu esnatu gara. Angiozarko kamiseta berezi-bereziak jantzi ditugu eta gainera estrenatu egin behar genuen, poz-pozik jantzi ditugu. Gosarian tripa ondo bete dugu esne eta tostadakin. Ilusio haundiz motxila prestatu dugu: ura, bazkaria eta…, eskolara joan gara. Pilo bat den...
Kaixo familia! Aste honetan, ekintza desberdin asko izan ditugu. Hasteko, asteartean, LHko ikasleak, Donostiako Kursaal aretora joan ziren Orkestra Sinfonikoa ikustera. Ostegunean, LH1-2 Usurbilera irteera egin zuten eta bertan, Yolanda Arrieta egilearen, ipun aurkezpenean egon ziren. Egun horretan bertan, eskolako guraso den Agurne...
Martxoak 17an HH/LH 1-2ko ikasleak Aquarium-era eta LH 3-4-5-6koak Txuri Urdinera joan ginen. Goiz polita pasa genuen. Entre su còdigo HTML personalizado en esta secciòn...
Ostegun honetan, martxoak 23, Antolar elkartearekin elkarlanean, Liztormendi elkartean bingo jolasa antolatuko dugu arratsaldeko 15:15etan. Herritar denak gonbidatuta zaudete parte hartzera, zuen zain izango gara!
Heldu zaigu Udaberria! Eta honekin batera eguraldi ona eta koloretako loreak! Zeraingo eskolan hau ospatu nahi izan dugu eta horretarako gu ere loraz jantzi eta kantu, dantza, olerki eta asmakizunez bete dugu udaberriaren iritsiera.
Martxoak 10 ostiralean Berazubira joan ginen, eskola txikietako olinpiadetan parte hartzera. Beste alde batetik HHko, 1. eta 2. mailako ikasleak Tolosako eskulturen ibilbidea egitera joan ziren. Berazubin 2. eta 3. zikloko ikasleak bi taldetan banatu ginen, eta kolore desberdinetako talde txikiak egin genituen beste eskoletako ikasleekin. Jolas eta...
Goiz ederra pasa dugu Usurbilgo musika eskolan. Mila esker bolondres lanetan aritzen diren Agurne eta Idoiari musikarekiko duzuen pasioa gurekin partekatzeagatik. Plazer bat izan da zuen txoko kuttuna ezagutu eta bertako instrumentuak ezagutzea.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sartu ondorengo helbide honetan: https://ataria.eus/tolosaldea/1678451447509-600-haur-elkartu-dira-gipuzkoako-eskola-txikien-topaketan https://we.tl/t-Pf4jx4u6Ej
Ekintzaz betetako eguna izan genuen Martxoaren 8an. Goizean, arratsaldeko bisita garrantzitsurako, mantekilazko pasta goxoak prestatu, eskola kolore morez apaindu eta arratsalderako galderak prestatu genituen. Arratsaldean, herriko emakumeak eskolara etorri zitzaizkigu, euren esperientzia eta bizipenak gurekin elkar banatzera. Mila eske...
Gaur eskola txikien Kirol Topaketan egon gara Tolosan. Egun polita pasa dugu elkarrekin!
Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara eskolan. Azpimarratu beharra dago, eguna iritsi aurretik, lan desberdinak burutu ditugula. Haur Hezkuntzakoek adibidez, "Daniela Pirata" ipuina landu dute, eta Lehen Hezkuntzan hainbat emakumeren biografiatan sakondu eta mural eder bat egin dute. Honetaz gain, beraientzat es...
Kaixo familia! Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Aurreko astean zehar, kamixeta txuriak apaindu ditugu eta gaur kamixeta horiek eta betaurreko moreak jantzi ditugu denak elkarrekin, HITZETAN abestia kantatzeko. Gaur eta egunero, berdintasunaren alde gaudelako!