Martxoak 10 ostiralean Berazubira joan ginen, eskola txikietako olinpiadetan parte hartzera. Beste alde batetik HHko, 1. eta 2. mailako ikasleak Tolosako eskulturen ibilbidea egitera joan ziren.
Berazubin 2. eta 3. zikloko ikasleak bi taldetan banatu ginen, eta kolore desberdinetako talde txikiak egin genituen beste eskoletako ikasleekin.
Jolas eta kirol desberdinak egin genituen, adibidez: zaku karrera, txingak, luzera jauzia, pisu jaurtiketa….
Hamaiketakoa egin genuen eta trukaketa, hau da jolasetakoak kiroletara eta kiroletakoak jolasetara joan ginen.
Jolasak bukatutakoan parkera joan ginen bazkaltzera, han parkean, eskolako beste taldearekin elkartu ginen bazkaltzeko. Jolasten aritu ginen, autobus geltokiko bidean bi eskultura ikusi genituen el Arado(Basterretxea) eta Elkarri Begira(Alberto Letamendi) izen0ekoak.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin