Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:
Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?
Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai dago.
Uretako animalia pila zeuden: tiburoiak, itsas-zaldiak, marmokak, katu-marrazoa, korbinak, itsas- izarrak, sardinak, arrai tropikalak, aingirak, raya arraiak...
Akuariorik handienean, Ozeanario izenekoa, tamaina eta klase ezberdineko 5000 arrai daude. Tanke honek, ia 2 milioi litro ur dauka.
Bi tiburoi daude, bata arra Txuri izenekoa eta bestea Kontxita, emea. Txurik bi pitilin dauzka eta Kontxitak berriz, bi umetoki, horregatik, Kontxita Txuri baino handiagoa da. Marrazoei, hortzak erortzean beste bat ateratzen zaie, baina hortz guztiak galdu ezkero, beste bi ileara gehiago ateratzen zaizkie. Kontxitak adibidez, 3 hortz ilara ditu.
Nahiz eta Ozeanarioan tamaina ezberdinetako arraiak egon, handiek ez dituzte txikiak jaten, astearte-ostegun eta larunbatetan janaria botatzen dietelako. Beti, aurrenekoak, tiburoiak izaten dira. Hauek hasetzean, beste arraiei ematen die
te jatez.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin