Martxoaren 20an Argentinan hasi zen "Bizi gira... kutxa bira" ekimen ibiltariaria. Apirilak 23 ostirala, arratsaldeko 15:15 Errenteriatik Adunara iritsi zen eta herriko plazan egin genion harrera kutxari. Ongi etorria emateko, agurra dantzatu zitzaion. Kutxak, barruan, Amets Arzallus bertsolariaren Hitza da gure lurra mezua darama, Xabier Leturiak irakurri zuen. Kutxa Bira ekimen honi Imuntzo eta Belkokik sortutako kantuarekin, eskolakoek koreografia bat dantzatu genion eta amaitzeko, gainontzeko herrietan egiten ari diren bezala, mezu bat utzi nahi izan genuen eta Juan Kruz Igerabidek idatzitako testu bat sartu zen kutxan.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/