Aduna

1 minutuko irakurketa (134 hitz)

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria, eskolara gonbidatuta hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat.

Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu!

Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!!
Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu.
Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea.

Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko da Lehen Hezkuntzako ikasleei hainbat ipuin kontatzera.

Ikusten duzuenez, astea hizkiz eta ekintzaz beteta daukagu! 

KORRIKA TXIKIA
AGUR MAIALEN

Gaiak

gona JANA #irteera abenturak igela bixita tomatea SOKATIRA Elkarrizketak BERDINTASUNA duatloi TRIPAKADA osteguna liburu GELAK #ESKOLA FESTA GAZTAINA AKURIUM ipuin zozketa hiruhilekoa KORRIKA txangoa eskola Txirrita ekitaldi udaberria familia oilasko JOLASA danbor ingurunea eguraldi MOZORROA didaktikoa xumea txokolatea KIROL bizipenak imanol Imanol Mercero AMANCAY AUTOBUSA euskara IBILBIDEA errezeta Martxoak 8 GAZTAÑAGA egunerokoa science aste santua eskea bideo aldaketa porrotx neska basoa EURIA hirutxulo down AGENDA sariduna ikastaroa UDALETXEA urtebetetzea JAIA amaia martxoa bisita zientzia mad txandaka olentzero artoa bolondres proiektu ipuinak ARGAZKIAK planeta paseotxoa eguraldia irteera nazioarteko batidoa PROIEKTUAK BALEA ZABORRA mari txiki tanborrada JANARIA gonbidatu 21 HaurHezkuntza tresneria irudia ELURRA TOLOSA katu ukendua PETER PAN klima liga unitate MUTIL koloreak koplak grabazioa san sebastian bizirik zelai klipa platanoa eguna programa COOKING oporrak topaketa HAMAIKETAKOA gorria GIZON txistorra KRISTINAENEA arotzenea MUSIKARIA yogurra lorez intsektua Guraso elkartea inurria ilusio sindromea inauteria ingelera kutxa festa IBAIA barria santa park SUKALDEA antzerkia munduko baratza europa Ostadar ereñotzu sukaldaritza ikasleak lana TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. PAILAZOAK altxorraren kutxa baserria hiriburu kontalari saskia altxorra GOZATU ENTSALADA zapaburu adin Ereñotzu proiektua EMAKUMEA esperimentu bizimodua NEURKETA LAGUNTXO pirritx tailerra natura ipuina etxea BIKAINA zaindu futbol igeriketa kontaketa marrazoak TOPAKETAK liburua AZTERTZEN zuhaitz hitzkuntza murala ageda bidaia Musika

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea