Asteartean, otsailak 11, Emakume eta Neska zientzialariaren nazioarteko eguna ospatu zen, eta guk egun honekin bat eginik Donostian dagoen Nanogunera bisita egin genuen. Eta orain galdetuko duzue, eta han zer egiten dute? Ba hitzak dioen bezala, gauza txiki txiki txiki txikiak ikertu eta egiten dituzte, adibidez, mobiletan dauden txipak.
Bertan, 24 herrialde ezberdinetako 90bat langile daudela kontatu ziguten, eta zientziako arlo ezberdinetan langile edo ikerlari daudela, adibidez, kimikariak, biologoak, ingeniariak...
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/