Ba al zenkeiten, aurten, Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte ospatzen ari direla?  Hainbat ekitaldiren artean, irailean, Pottoka Belaontzia Getaritik abitu zen eta urrian Sevillara iritsi zen, ibilbidean hainbat etapa eginiz baita tripulazio aldaketa batzuk ere, horien artean, Eguraldiko Jone Ansoleaga, edota Joseba ArgiƱano izan ziren. Guk, Aranzadiko kide den Virginia Garcia gonbidatu dugu  berak ere, etapa batean parte hartu zuelako. Berarekin batera, Elkano Fundaziokoa den  Rafa Zulaika ere guregana etorri da Elkanori buruz aditu bat baita.

Rafak Elkano fundazioari buruz hitz egin digu, eta Virginiak berriz Getaria eta Sevilla arteko bidaiari buruz .Aurrenik elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren galdera batzuk.

Rafak esandako guztitik, honako gauzekin gelditu gara:

  • Elkanok bere bidaian, esaten dutenez, Patagoniatik gertu zeudenean pinguinoak jan zituzten.
  • Dakizuenez, Elkanok eta bere tripulazioak hiru urte behar izan zituzten munduari buelta emateko, orduan Elkano 500 fundazioa ere hiru urtez izango da.
  • Elkano eta bere tripulazio kideak lurralde ezezagun batera iristean, bertakoen hizkuntza ez zuten ulertzen eta orduan keinuz komunikatzen ziren

  • Virginiak esandakoaren artean, honekin gelditu gara: 
  • Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen. Xabiri (tripulazioko kide bat) San Lucas de Barramedan zeudela, makarroiak egitea bururatu zitzaion. Platerak falta zirenez banatu behar izan zituzten, eta olatu asko zeudenez Charles Chaplin pelikulan bezala platerak alde batetik bestera joaten ziren.
  • Itsasontziak duen forma oso garrantzitsua da flotatzeko.
  •  Gauean hotz asko egiten zuen.
  • Gauean izurdeak ikusi zituzten 

 Oso hizketaldi interesgarria izan da, asko ikasi dugu beraiekin!