Aizarna

3 minutes reading time (534 hitz)

EGUN BAT SALTO GELAN

Gaur SALTO GELAra goaz, aupaaaaa!!!!. Badakit, jolastera joan aurretik oinetakoak kendu behar ditudala, bestela koltxonetak apurtzeko arriskua dago eta elkarri mina ematekoa. Alfonbran eseri gara eta nahiz eta gogoratzen naizen, salto gelako arauak entzuteak segurtasuna ematen dit. Ez daude arau asko, baina oso garrantzitsuak dira niretzat. "Ezin da minik eman", "ezin da minik hartu" eta "besteak egindako eraikuntzak ez ditugu apurtuko". Listo. Ni, lasaiago sentitzen naiz jakiteak, jolasean nabilenean ez zaidala ezer txarrik gertatuko.

Bagoaz gelara eta erdi-erdian horma erraldoia ikusi dut. Nahiz eta horma erraldoia apurtzeko gogo haundia sortzen zaidan, badakit itxoiten. Seguru nago apurtuko dudala nahiz eta Manexek ezetz esan. Bat, bi eta …… txorixo. Ez daki oso ondo zenbatzen. Eta korrika abiatzen naiz baina ez nau engainatuko. Bat, bi eta……. hiru!!!. Korrika, garrasika, besoak luzatuta horma apurtzera noa. Hau poza!!. Apurtu dut. Nik, pentsatzen nuen apurtuko nuela, baina ez nengoen erabat seguru. Dena apurtuta dago eta pozik sentitzen naiz. Koltxoneta mendiaren gainean garrasika nabil, zulora erori, zulotik atera, barre algaraka eta nire barrua tximeletaz beteta.

Koltxoneta handira erori naiz eta espalderan gora noa. Indartsu sentitzen naiz eta ez dut beldurrik. Manexi deitu diot, nolako altu nagoen erakutsi nahi diot eta. Aitatxo eta Amatxo bezalako salto handia egin dudala esan dit. Bai, halaxe da, nire Aitatxo eta Amatxo oso handiak dira. Berriro igo naiz espalderan gora eta salto egin dut, eta berriro igo naiz, eta berriro. Ja ez dut nire saltoa Manexek ikusterik behar, dakidalako salto bakoitzak zer ematen didan.

Korrika hasi naiz batetik bestera, pozik. "Zein zara?", galdetu dit Manexek. "Eh… Son Goku!" eta "kamejame" bat egin diot Manexi eta lurrera erori da. Irabazi egin diot. Baina berriro altxatu da eta haserre dator nigana. Ihes egiten hasi naiz baina harrapatu egin nau. Bera jotzeko gogoa sartu zait baina badakit jolasean gabiltzala."Kamejame" egin diot berriro eta lurrera erori da. Ihes egitea lortu dut.

Etxe bat ikusi dut eta tinbrea jo. Barrura sartzen utzi dit nire lagunak. Salbu nago etxe barruan eta lasai sentitzen naiz. Etxetik korrika atera naiz, espaldera igotzeko asmoz. Bidean norbait etorri zait gainera eta lurrera erori naiz. Mina hartu dut. Amorruz bultza egin diot eta espalderara noa, haserre. Manex ikusi niregana etortzen. Munstro bat da eta ni jatera dator. Pixka bat urduri jarri naiz, baina badakit jolas bat dela. Espalderatik jaitsi eta nire indar guztiz bota diot koltxoneta bloke bat. Lurrera erori da eta nik uste dut ez dela altxatuko. Bi besoak altxatu eta pozik nabil saltoka.

Jolasa bukatzeko minutu bat falta dela esan digu Manexek. Espalderara igo naiz azken saltoa egiteko. Indartsu sentitzen naiz eta nire lagunekin egoteko gogoz. Jolasa bukatu da eta ipuina entzuteko lurrean eseri naiz. Norbait dago oraindik koltxonetetan. Altxatu eta jolastera joan naiz, ezin nuen aguantatu. Ipuina kontatzen hasi da Manex eta banoa korrika esertzera. Ui!, otso bat azaldu da, haserre dago eta bere hortz zorrotzak erakusten ditu. Pixka bat beldurtu naizbaina segituan barrez hasi naiz otsoari gauzak gaizki hasi zaizkiolako. Amonaren jantzia ezin du erantzi eta denek amonarekin nahasten dute. Jantzia kentzen hasi denean hankaz gora erori da eta hortz bat apurtu du. Barrez lehertu naiz.

Ba hauxe da salto gela. Oso gustuko dut, nahiz eta batzuetan gauzak nik nahi bezala ez atera. Manexek esaten digu egiten dugun guztiak balio duela eta horrek asko lasaitzen nau. 

BIKOTEKA IRAKURTZEN
2. hiruhileko proiektua: orainaldia

Gaiak

intsektua didaktikoa hiriburu oporrak tomatea baserria bizipenak sindromea UDALETXEA festa PETER PAN neska barria bizirik tailerra eguraldia MOZORROA zozketa kontalari abenturak AUTOBUSA baratza MUSIKARIA eguraldi egunerokoa ARGAZKIAK KRISTINAENEA kutxa ikasleak lorez AMANCAY ageda ukendua txandaka #ESKOLA FESTA topaketa martxoa AKURIUM GAZTAINA lana imanol klipa park Ostadar zaindu tanborrada TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. grabazioa klima aste santua platanoa NEURKETA ingurunea etxea Musika liburua BIKAINA antzerkia bideo hirutxulo HAMAIKETAKOA txiki COOKING arotzenea JOLASA familia europa ipuinak science AZTERTZEN ENTSALADA bixita TOPAKETAK osteguna 21 altxorraren kutxa urtebetetzea GIZON sariduna xumea nazioarteko SUKALDEA inurria BERDINTASUNA GELAK Guraso elkartea bisita ingelera yogurra pirritx MUTIL BALEA ELURRA olentzero irteera PAILAZOAK liga ikastaroa ilusio mad EURIA #irteera TOLOSA munduko JANARIA duatloi bolondres txistorra hitzkuntza IBILBIDEA artoa KORRIKA eskola unitate PROIEKTUAK futbol batidoa murala inauteria esperimentu programa JAIA SOKATIRA zapaburu GOZATU basoa altxorra kontaketa eguna ipuina ipuin txangoa saskia gonbidatu euskara ZABORRA JANA Imanol Mercero igeriketa bidaia mari zuhaitz igela amaia san sebastian oilasko bizimodua adin Elkarrizketak zientzia katu tresneria gona txokolatea planeta udaberria GAZTAÑAGA danbor liburu AGENDA zelai IBAIA natura koplak proiektua santa porrotx TRIPAKADA gorria down KIROL EMAKUMEA irudia eskea ekitaldi hiruhilekoa LAGUNTXO sukaldaritza proiektu errezeta aldaketa paseotxoa

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea