Astelehen arratsaldeko tailer bat zientzia txokoan aritzeko aprobetxatu dugu, esperimentuak egiteko hain zuzen ere. Oraingo honetan, bi erronka izan ditugu: bata, arrautza bat botatzea lehenengo pisutik lurrera eta ez apurtzea; eta bestea aldiz, zubi sendo bat eraikitzea.
Lehenengo erronkarako, mahai gainean ikasleei material desberdin mota asko aurkeztu dizkiegu: enbalajeko bildukinak, ponpoiak, oihalak, kartoizko kutxak, zeloa... eta talde bakoitzak erabaki du ze bildukin mota jarri bere arrautzari.
Bigarren erronkarako, 5 komuneko tutu, kartulina, kola eta zeloa eman genien. Ea zein zubi den pisu gehien eutsi dezakeena!!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/