Kaixo denoi!
Aizarnako Eskolan Lagun ezkutua egin dugu LHko ikasleon artean. Webgune honetan jarri ditugu ikasleon izenak eta emailak: https://www.amigoinvisibleonline.com/
Ondoren, webgune horrek berak egin du zozketa eta gure emailera bidali digu mezua nor tokatu zaigun esaten duena.
Abenduaren 22rako opari bat ekarri behar diogu pertsona horri.
Hauek dira arauak:
-Ixilik egongo gara, sekretua mantenduz.
-Eskuz egindakoa izan behar du edota etxean erabiltzen ez dugun jolas bat.
-Abenduaren 22rako eskolara ekarri behar dugu.
-Eskolan kutxa gardenean utzi behar da, bilduta eta NORENTZAT den idatzita.
Opariak asteazken arratsaldean irekiko ditugu Irratsaioan ostean.
Agur.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin