Kaixo lagunak:

Atzo, Galtzagorri Elkarteko kide den Imanol etorri zen eskolara. Urtero bezala, liburu berriak irakurri eta aurkeztu zituen eta amaieran "Liburuen altxorra" izeneko kaxa utzi zuen eskolan. Hori dela eta, gaur, liburu horien mailegutzarekin hasi gara eta ikasturteko azkeneko bi hilabeteetan zehar aukera paregabea izango dugu liburuez gozatzeko. Ederki pasako dugu!

Hona hemen atzoko aurkezpenaren argazki batzuk, baita, liburuen aukeraketa eta mailegutzaren momentuenak ere.