LH 3 eta 4. mailko ikasleak zuhaitzen inguruan aritu dira. Horretarako, herrian ditugun zuhaitzak identifikatu eta horiei buruzko informazioa jaso eta "sites" batean txertatu dute. Ondoren, txartel batzuk prestatu dituzte. Bertan zuhaitzaren izena eta izen zientifikoaz gain, QR kode bat jarri dute. Kode horren bitartez, "sites"-en bildu dugun informazioa kontsultatu daiteke.